
2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
Led Silhouette konpainiaren Noces lana Stravinskiren Les Noces obraren berrirakurketa garaikidea da. Jatorrizko lana bukatzen zen tokian hasten da: ezkontza-gelan.
Lanak etxetik sutegirako trantsizioa esploratzen du, intimoaren, erritualaren eta ezkutuan dirauenaren artean. Antzinakoaren eta oraingoaren arteko bidaia bat; bertan auzitan jartzen dira maitasuna, bizikidetza eta partaide izatea: zer esan nahi du gaur lotura batean bizitzea?
Led Silhouettek, Iruñeko Ganbara Abesbatzarekin batera, ezkontza-erritua berrikusten du zenbait galderaren eragile modura (maitasunaz, bizikidetzaz, intimitateaz eta nortasunaz). Gorputzaren, musikaren eta irudiaren bitartez gure bizitzeko modua sostengatzen edo ezegonkortzen duten oroitzapenak, ikurrak eta erritualak azaleratzen dira.
Iruñeko Ganbara Abesbatza Luis Morondok sortu zuen 1946an. Bere errepertorioan XV., XVI. eta XVII. mendeetako musika, abangoardiak, ondare propioa eta musika garaikidea biltzen dira. Abesbatzak, besteak beste, Vianako Printzea saria jaso du 2018an.
Programa:
Fitxa artistikoa:
Iruñeko Ganbara Abesbatza:
Led Silhouette eta Iruñeko Ganbara Abesbatzaren ekoizpena, Museo Universidad de Navarrarekin (MUN) lankidetzan.