Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Diabulus in Musica & Sakanako Ahotsak

diciembre 13

Musika klasikoaren grina metal-musika gordinenarekin nahasten bada, emaitza, zalantzarik gabe, Diabulus in Musica antzekoa izango da. Eta orain Sakanan taldea ikusteko aukera paregabea izango dugu bertako bi abesbatzekin batera, Etxarri Aranazko eta Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzekin, alegia. Musika klasikoari eta folklorikoari lotutako bi abesbatzen eta metal musikako talde baten arteko loturak bi mundu desberdinak elkartuko ditu, Sakanan ikusi ez den.

Diabulus in Musica metal sinfonikoko taldeak bost disko kaleratu ditu hainbat herrialdetan (Metal Blade Records eta Napalm Records). Tarja (Brusela), Manowar (Durango) eta Theater of Tragedy (Mexiko) taldeen hasierako talde gisa aritu da. Leaves’ Eyes, Amberian Dawn, Xandria edo Serenity taldeekin batera jo dute Europan barna, hala nola Erresuma Batuan, Belgikan, Frantzian, Alemanian, Suitzan, Italian, Txekiar Errepublikan, Hungarian, Herbehereetan…) Halaber, Nafarroako Ganbera Abesbatzarekin eta Kontserbatorioko orkestra sinfonikoarekin jo dute. Dudarik gabe, Metal Sinfonikoko nazioarteko talde erreferenteetako bat da.

Bestalde, Etxarri Aranazko Abesbatzak 50 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta 600 kontzertu gehiago eman ditu, bai penintsulan eta baita atzerrian ere (Frantzia, Italia, Hungaria, Argentina, etab. ). Hainbat talde ospetsurekin aritu da lankidetzan, hala nola Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin, La Pamplonesarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin… Abesbatza Kantuaren Sari Nazional Handia irabazi zuen 2016an. ETB1eko “Ahotsak” lehiaketaren lehen edizioko irabazlea izan zen 2019an. Sari garrantzitsuak eskuratu ditu Ejea de los Caballerosen, Torreviejako Habaneren eta Polifoniaren Nazioarteko Jaialdian, Tolosako Nazioarteko Jaialdian, San Vicente de la Barqueran…

Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatza 1982an sortu zen. Sakanako 40 bat ahotsek osatzen dute eta errepertorio zabala du, euskal folkloretik hasi eta nazioarteko lanetaraino. Nafarroan eta Nafarroatik kanpo eskaini ditu kontzertuak, baita Ingalaterran ere. 1997tik Inma Arroyo Goikoetxeak du. NafarraAbesbatzen Federazioaren Urrezko Domina jaso berri du Arroyok, abesbatzaren musikan egindako ibilbideagatik eta egindako lanagatik.

Diabulus in Musica metal sinfonikoko banda bat da, musika klasikoaren dotorezia eta grina eta gitarra distortsionatuen oldarkortasuna eta indarra uztartzen dituena, metal moderno, eklektiko, latz, zinematografiko eta emozionala sortuz. Iortia berezia da eta besaulki gutxi ditu. Hori dela eta, bertan taldea zuzenean ikusteak, Sakanako ahotsak ahotsak lagunduta, ekitaldia paregabe eta berezi bihurtzen du, musikazaleek galdu behar ez luketena.

Local

Iortia Kulturgunea – (Antzokia)
Travesía Frontón, s/n
Altsasu/Alsasua, Navarra 010 España