Paula Modersohn Becker, Käthe Kollwitz, Frida Kahlo eta beste artista batzuek autorretratua landu zuten etangabe, beren irudia beren lanaren ardatz bihurtuz. Autorretratuaren garrantzia aztertuko dugu, autoadierazpen, hausnarketa eta begirada propioa eraikitzeko modu gisa.
Bea Aparicio eta Susana Carramiñanaren eskutik.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.