Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Diario del enemigo» + «Miedo» + «Pronto llegará»

octubre 24

La Nave Producciones Teatrales S.L.ek, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, “MICROESTABLE 2025” Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen VIII. Jaialdia gauzatu eta koordinatuko du urriaren 17an, 18an, 24an, 25ean eta 26an, hainbat proposamen eszeniko garaikide aurkezteko.

 

DIARIO DEL ENEMIGO

OBJEKTU ANTZERKIA

EL MONO HABITADO, BEGOÑA MARTÍN TREVIÑO & RAÚL CAMINO SANZ (Euskadi)
Hilketa bat, abiapuntu: Severino H-ren gorputz bizigabea, eta susmagarri zerrenda ikaragarria… Severino zentsorea baitzen. Kulturaren etsai horren egunkariaren bidez, gizabanako kamuts horren bizitza luzearen gertakari latzak bisitatzen joanen gara, bere gillotina ezker-eskuin erabili baitu berak ordenatzat eta gizalegetzat jotzen duena lortzeko.

 

MIEDO

TXOTXONGILO ANTZERKIA

M&M, MARÍA ZÁRATE & MARCOS DIOS (Galizia)
Mary Shelley eta Edgar Allan Poe, biak ere beldurrezko generoaren funtsezko figurak, eszena-proposamen poetiko eta surrealistan ageri dira, giza neurriko txotxongiloekin batera. Irudimenezko elkarrizketaren bidez, biek beldurra aztertuko dute, beren bizipenetatik eta esperientzia artistiko eta sozialetatik abiatuta. Lanak gogoeta egiten du beldurraren jatorriez, heriotzaz eta muga sozialez, agerian utzita elementu horiek oraindik ere oihartzuna dutela gure egungo gizartean. Horra hor gonbidapena beldurrari bekoz beko begiratzeko, bai eta hartaz barre egiteko ere.

 

PRONTO LLEGARÁ

ANTZERKI MUSIKALA

TINONÍ CREACIONES, ANA DACHS & JULIÁN SALGUERO (Madril)
Nuriaren erlojuan bostak ziren. Nuria mutil-lagunaren zain zegoen autobus-geralekuan. Hantxe ere Dabid zegoen, hau da, hitzordu bat ere bazuen ezezagun bat…

 

+ 18

10€ saioko. Aurrez izena emanda

Local

Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España