Dagoeneko Diego Gómez Organoaren Hemezortzigarren Zikloaren aurrean gaude, izen bereko elkarteak urtero eta etenik gabe antolatzen duena. Aurten adin-nagusitasuna beteta, Zikloa ilusio osoarekin eta tresna historiko honen balioa aldarrikatzen jarraitzeko asmoarekin aurkezten da.
Edizio hau lau kontzertuk osatzen dute, horietako bi organo bakarrekoak, eta beste bietan kasu batean oboearekin osatzen dena eta bestean abesbatza talde batekin. Elkartea beti saiatzen da lehen mailako organo-jotzaileak izaten, nazioko eta nazioarteko ziklo eta jaialdi ezberdinetan parte hartzen dutenak. Gainera, funtsezkoa da proposatutako musika-programek Larragako organo historikoaren ahalmen osoa zukutzea. Hauek dira Diego Gómez Organo Zikloaren arrakastaren gakoak.
XVIII. Ziklo honetako organo-jotzaile gehienek lehen aldiz joko dute Larragan eta kontzertu bakoitzean ikuspegi desberdinekin egingo dute. Salamancako Jorge Garcíak emango dio hasiera Zikloari, komentatutako kontzertu batekin, entzuleak musika-lanen eta inprobisazioen arteko azalpen laburrekin gidatuko dituelarik. Bigarren kontzertuan, Ana Mínguez aragoiarrak ere bakarka joko du eta Nafarroako musikagileen musika eta hainbat poesia zati uztartuko ditu. Musikari nafarren presentzia ere Zikloaren berezko ezaugarria da. Hirugarren kontzertuan Pello Ruiz oboe-jotzaile iruindarra izango da, Oscar Rodriguez organo-jotzaile kantabriar gaztearekin batera. Azkenik, Raul del Toro, Zangozako organista ezaguna, Zikloan izango da berriro, oraingoan Álvaro Cíak zuzendutako Iruñeko Ahots Baxuak abesbatzarekin batera.
Prestaketa-aldi luze baten ondoren aurkezten da dena, behar bezala findutako organoarekin eta askotariko musika-programekin, Larragako organoak eskaintzen dituen aukeren barruan. Entzungo ditugun musika lanak eta inprobisazioak instrumentu honen baliabideak ahalik eta gehien probesteko planteatuta daude. Kontuan hartuko dira, halaber, Musika Elkarteak berak, ziklo bakoitzean bezala, Jesús M.ª Muneta zuzendari teknikoari, 2025eko edizio honetarako eskatu dizkion obrak.