Belgikako Peeping Tom talde ospetsua Arriaga Antzokira helduko da Diptych: The missing door and The lost room (Diptikoa: Falta den atea eta logela galdua) programa bikoitzarekin. Peeping Tomek berrasmatu egin ditu Diptikoaren bi pieza laburrak, eta Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek Nederlands Dans Theatre (NDT 1) taldearekin duela hamarkada bat sortutako originaletatik moldatu.
Diptikoa lanean, pertsonaiak, denboran eta espazioan galduak, etengabe elkarrengandik urruntzen dira eta elkar bilatzen dute. Ideal bat bilatu nahian bidaia honetan murgildu zirenean, itxaropenez beterik zeuden, baina zalantzazko helmuga batera eraman zituen errealitateak. Beren pentsamenduetan itzulinguruka, bide bat aurkitu nahi dute, oroitzapenak behin eta berriro bizitzen dituzten bitartean, edo beren bertsio berriak (distortsioetara irekiak) sortzen dituzten bitartean. Diptikoak etorkizunarekiko nostalgia malenkoniatsua erakusten du horrela.
«Mugimendu espasmodikoetatik eta solo birtuosoetatik umore-ukitu sotiletara pasako gara, giroko tentsioan aire-ufada bat eskaintzeko».
Fitxa artistikoa: