Euskal Herriko musikari ezberdinak aurkitzen ditugu zuzeneko berezi honetan. Bertan 60 eta 70eko hamarkadetako soul musikaren izar handiei egingo diete gorazarre. Besteak beste Aretha Franklin, Ray Charles, Otis Redding, Etta James, Nina Simone edota Sam Cooke moduko artisten kantuak joko dituzte.