
La Perra Blanco rock and roll proposamenarekin Intxaurrondo Kultur Etxean izango da. Aurretik Big Bob Railroad talde gipuzkoarraren blues-folka.
Rockabillyaren erregina bezala ezaguna Rock ‘n’ roll U.K Magazine aldizkari britainiarraren arabera, Espainian eta Europan rock and roll musikala iraultzen ari da.
Alba Blanco gizonak nagusi diren mundu bateko arauak hausten ari da, gitarra jotzen eta Hiroshimako Bonbaren antzeko amorru eta energiaz abesten. Eszenatokian saltoka eta handik publikora jaisten ibiltzen da, hirukote batek lagunduta.
Talde hau Espainian une honetan eskaera gehien duen rock and roll banda da; rock and roll, blues eta countrya bezalako sustraiko musika gaur egungo eszenatokietara eramaten ari da eta eta mota guztietako publikoarentzat jotzen. La Perra Blancok ez du mugarik eta gero eta ospe handiagoa hartzen ari da, sustraidun musika belaunaldi gazteenengana hurbiltzearekin batera.
Alba Blanco (ahotsa, gitarra), Guillermo González del Campo (kontrabaxua), Jesús López Benitez (bateria), Gerard Vercher (teklatua eta saxo tenorra).
Errepidean da berriz ere. Blues-folk bikote gipuzkoarrak Mississippi ingurura garamatza berriz ere bere IV izeneko EP berrian. Taldearen laugarren lanak eguneroko monotoniatik ihes egitera gonbidatzen gaitu errepidean zehar kilometroak eginez. Oraingoan ere Unai De Andrés arduratu da grabaketa eta produkzioaz, ukitu modernoago bat proposatuz bikote gipuzkoarraren soinu akustikoei. Distortsioz beteriko Mugi gaitezen abestitik hasita Orbanak abestiko iluntasunera, Aitor eta Josuk egunerokotasunari ihes egiteko beharra edo buruko gaixotasunekin elkarbizitzea moduko gaiak jorratu dituzte oraingo honetan.
Josu Etxeberria (ahotsa, perkusioa), Aitor Ibarguren (gitarra)