Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Dkluba: TOC + Vecinos

enero 24, 2026

TOC taldeak Jaioak hiltea zor diskoa aurkeztuko du Intxaurrondon. Vecinos (Bartzelona) arituko da aurretik.

  • TOC

Taldeak melodia eta potentzia tartekatzen ditu. Badau EParengatik eta Zidazun lehen disko luzearengatik kritika onak jaso ostean, 2022an Bat barik ez dauz bi argitaratu zuten.

Hofe eta Malakiasekin egindako lankidetzaren ondoren, euren azken lana prestatu berri dute: Jaioak hiltea zor, xehetasunak zainduta egindako autoprodukzioa, eta 2025 eta 2026an biran aurkezten ari direna.

Xabier Bilbao (ahotsa), Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua).

  • Vecinos

Ez dago hasiera-hasieratik melodia gogoangarriak, letra adimendunak eta soinu-potentzia uztartzea lortzen duen hainbeste talde. Vecinos taldeko lau lagunek (eta auzokidek) lortu dute. Lehenik eta behin, Siempre saludaban EPa atera zuten, bere proposamenaren parametroak aurkeztu zituena eta denboraldiko ezustekoetako bat bihurtu zena. Ondoren, Parecen majos izeneko bigarren EParen txanda iritsi zen. Orain, No son horas hirugarren EPa heldu da, trilogia hau osatzen duen lana, eta Bartzelonako bandaren lehen diskoan, Junta extraordinaria izenekoan, islatuko dena. Vecinos herrialde osoan zehar ari dira jotzen, eta gaztelerazko gitarren musikaren errealitatea direla erakusten.

Local

Intxaurrondo Kultur Etxea – (Intxaurrondo K.E.)
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España