Cargando Eventos

« Todos los Eventos

DNA 2025: «Todo este ruido» + «Sin fichero adjunto»

octubre 23

DNA 2025 – Nafarroako Dantza Garaikidearen jaialdiaren barruan. 

TODO ESTE RUIDO

Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen gara dagoeneko parte garen eternitatean…

Fitxa artistikoa: 

  • Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete
  • Interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano (drona)
  • Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
  • Argiztapena eta espazio eszenikoa: Fermín Blanco & Diego Pazó
  • Jantzien konponketak: Eva María González
  • Musika: VV.AA (Diego Pazóren konposizioa)
  • Ikus-entzunezkoa: Bárbara Fernández & David Mendizábal
  • Jatorrizko testua: Diego Pazó
  • Banaketa: Patty Hanpatua produccionespatto@gmail.com
  • Esker onak: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez, Jon López

SIN FICHERO ADJUNTO

Sin fichero adjunto-k egoera askotara estrapola daitekeen egoera batez hitz egiten du: jarraibideak falta zaizkizula sentitzea, jarraitu beharreko urratsen gida bat eduki nahi duzula, galduta sentitzen zarela eta dokumentu bat faltan botatzea jakiteko hurrengo urratsa zein den, zuzena zer den, edo zer ate ireki beharko zenukeen. Gonbidapena egiten gaitu onartzeko inoiz ez zaituela inork irakatsiko zure bizitza nola bizi eta zure ahots propioa nola diseinatu. Proiektu honen helburua da publikoarekin kezka horiek partekatzea, eskenatokira hurbiltzea duo bat sortuz eta elkarri laguntzea gure egunerokoan erabakiak etengabe hartzeko dantza honetan.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta talde artistikoa: Erain/Ioar Labat & Julia Razquin
  • Soinu-espazioa eta argien diseinua: Mauricio Pérez Fayos
  • Jantzien diseinua: Marina Almagro
  • Argazkia: Ioar Labat

 

Local

Museo Universidad de Navarra
Universidad, s/n Planta Baja
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España