
DNA 2026 jaialdiaren egitarauaren barruan.
“La luz es la voz de la materia”, Eulalia Balcells
Ohar-koaderno bat da “Qualia”, ideia, sinbolo, metafora eta irudien glosario bat, eta errealitate deitzen diogun ikuspegia aberastea du helburu.
Ideia zientifikoak eta sormen koreografikoa jartzen ditugu aurrez aurre, eta geure buruari galdetzen diogu ea sar daitekeen gorputzaren esperientzia fisikaren paradigma berrien ezagutzara hurbiltzeko.
Egungo gizartean, badirudi teknologiak ulermenari ihes egiten diola eta alderdi birtualak aurrera egiten duela giza harremanetan; beraz, zer toki hartzen du gorputzak?
Ulertzen ahal dugu aditzen ez dugun mundu batekin interakzioan diharduen entitate energetiko gisa?
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza eta talde artistikoa
Carmen Larraz
Sorkuntza eta interpretazioa
Jone Azkona, Aimar Odriozola eta Carmen Larraz
Koordinazio zientifikoa
Joaquín Sevilla
Koordinazio teknikoa eta eszenikoa
Jone Azkona
Acompainamendua
Bertha Bermúdez
Jantziak
Dinamo Danza
Komunikazioa
Carolina Otamendi
Iraupena
54 min