– Eduardo Chillidaren irudia ezagutzea, euskal eskulturaren izen handienetako bat.
– Eduardo Chillidaren obraren eta pentsamenduaren ikerketan sakontzea.
– Euskal eskultore unibertsal horren ondarearen indarraz gogoeta egitea.
Ikastaroa hau artearekiko eta kulturarekiko interesa duten pertsonentzat pentsatuta dago, eta ez da aldez aurreko ezagutzarik izan behar.
Nausica Sanchez (Irun, 1977) Historia lizentziatua eta Kultur Ondarean espezializatua da, Deustuko Unibertsitatean Kultur Kudeaketan graduondoa egin zuen eta baita Zaragozako Unibertsitatean Museoetako Hezkuntzan. 2002an Chillida Leku museoko hezkuntza-arloan hasi zen lanean, 2004an, artistaren dokumentazio-zentroaren ardura hartu zuen artxiboa eta liburutegia koordinatuz.
Eskultoreari buruzko hainbat erakusketa eta argitalpenetarako ikerketak egin ditu. 2018ko azarotik, museoko Ikerkuntza eta Hezkuntza Saila zuzentzen du. 2019an museoa berriz ireki zela eta, hezkuntza arloa jarri du abian, kultur eta hezkuntza programazioa diseinatuz.