Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostia Kulturaren 2025-2026 ikasturtea: matrikula zabalik irailaren 8tik eta irailaren 22tik aurrera

septiembre 8 - octubre 5

Donostia Kulturak 2025-2026 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du. 603 ikastaro (567 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi NagusianMatrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 8an 16:00etan hasiko da, irailaren 18ra arte, eta gaztelaniazkoena, irailaren 22tik urriaren 5era. Webgune honetan eta edozein kultur etxetan eman ahalko da izena.

Ikastaro eskaintza

Ikastaro guztien informazioa Donostia Kulturako webgunean dago. Eskaintza pdf formatuan ere kontsulta daiteke. Kultur etxeetan paperean izango da abuztuaren amaieran.

Hauek dira eskaintzaren puntu aipagarrienak:

  • Matrikulazioa hiritar guztientzat dago irekita eta bi fasetan izango da:

– Euskarazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 8an 16:00etatik aurrera, irailaren 18ra arte.

– Gaztelaniazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 22an 16:00etatik aurrera, urriaren 5era arte.

  • Aurten ere, euskarazko zenbait ikastarotan Belarriprest eredua errepikatuko da. Ikastaro horietan, maila baxua izan arren, ikasleak euskaraz mintzatzera gonbidatzen dira, betiere elkarlaneko giroan. Ikasleek eta irakasleek konpromisoa hartuko dute euskaraz hitz egiteko eta elkarri laguntzeko. 
  • DK IrratiaLarrotxene Bideo eta Musikagelako ikastaroak nabarmentzen dira. Musikagelako lau ikastarotan SGAE Fundazioaren laguntza du Donostia Kulturak.

Kultur etxeetako matrikulazio ordutegiak

Ohiko ordutegiak irailaren 8ko 16:00etatik aurrera:

Intxaurrondo, Loiola, Larrotxene, Larratxo eta Lugaritz: 16:00-20:00.

Egia, Casares-Tomasene, Okendo eta Ernest Lluch: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.

Aiete Kultur Etxea: 16:00-20:00, astelehenetan itxia (irailaren 8a eta 22a salbu).

Larunbatak: Okendo, Ernest Lluch eta Aiete: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Igandeak: Aiete Kultur Etxea: 10:00-14:00.

 

Local

Loiolako Latxarien plaza
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España