Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostia Prog-Tech Metal Fest 2026

marzo 7, 2026

Donostia Prog-Tech Metal Fest gaur egungo eszena progresibo eta teknikoko talde garrantzitsuenetako batzuez gozatzeko gaua izango da. Jaialdia Mise en Abyme taldeak irekiko du eta ondoren Hilotz eta Persefone taldea arituko dira.
 
Andorrako Printzerritik, Persefone izango da gaueko protagonista nagusia. Europako muturreko metal progresiboaren formazio garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta teknika akatsik gabeko fusioa, melodia inguratzaileak eta energia suntsitzailea ditu ezaugarri.

Gainera, lau urteko isilunearen ondoren, Hilotz lasarteoriatarrak sasoi betean itzuli dira agertokietara, thrash, death eta black metal doinuak uztartzen dituen proposamen berrituarekin. Kartela Mise en Abyme eibartarrek osatzen dute, rock/metal talde progresibo instrumentala konplexutasun erritmikoa, giro inguratzaileak eta nortasun artistiko nabarmena uztartzen dituen soinuarekin.

Gainera,  musikazale amorratuentzat, generoko benetako elezaharrek emandako klase magistral batzuetan parte hartzeko aukera eskainiko du jaialdiak (informazio gehiago laster).

Local

Larratxo Kultur Etxea
Larratxo pasealekua, 55
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España