Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostia Zinemaldia 2025: Networking gosari-topaketa

septiembre 23

Iaz egin bezala, Donostia Zinemaldiaren edizio honetarako networking gosari-topaketaren saio berri bat antolatu da. Bertara, Nouvelle-Aquitaineko, Brasilgo, Galiziako, Alemaniako, Kolonbiako, Mazedoniako, Kantabriako, Filipinetako eta Dominikar Errepublikako ordezkaritzak gonbidatuko dira.

Antolakuntzaren ustez, ekimen hau oso interesgarria da, eta ordua Industry atalarekin koadratu du, bertaratzeko gogoa izan dezaketen pertsonek jaialdian izan ditzaketen beste jarduetara joateko arazorik ez izateko.

Parte hartzeko asmoa dutenek formulario hau bete beharko dute.

Formularioa betetzeko azken eguna: irailak 1.

Ekitaldia irailaren 23an izango da, 9:00etatik 10:30etara, Gronx kafetegian (Kursaal aurrean).

Local

Gronx kafetegia (Kursaal aurrean)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España