Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Aste Nagusia 2025: Arima Soul

agosto 12

Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.

Arima Soul 2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da; Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Bere errepertorioan batez ere euskaraz abestutako konposizio propioak daude, baina baita Marie «Queenie» Lyons, Gil Scott-Heron eta beste artista batzuen bertsioak ere.

Lidia gaztearen ahots-talentu handia eta Mikel Makalaren esperientzia eta musika-ezagutza uztartuz,  lehen bost urte hauetan, EP bat, hainbat single eta estudioko disko luze bat kaleratu dituzte. Orain arte, 60 kontzertu baino gehiago eskeini dute, euskal geografian eta Espainiako hainbat hiritan. 2023an estatu mailako lehen bira egin zuten, beraien musika Espainako hainbat hirietara eramanez. 2025aren udaberrian, «Gaua» izeneko estudioko bigarren diskoa argitaratuko dute.

Local

Boulevard-eko Kioskoa
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España