Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.
2004. urtean GERO sortu zen, euskal dantzan urrats bat haratago emateko asmoz. Gero taldeko sustatzaileek ikusi zuten gure kultura, gorde eta zaindu ez ezik, landu eta bultzatuere egin behar dela. Geroztik zortzi ikuskizun plazaratu ditu taldeak, 52 jaialditan parte hartu ditu eta 292 emanaldi baino gehiago egin ditu atzerrian.
Oraingoan, Gero Axular Dantza Taldea, bere 20 urte hauetan sortutako koreografia esanguratsuenekin osatutako programa eskaintzen da emanaldi honekin. Taldearen XX. urteurrenaren ospakizuna aukera ezin hobea baita gure jantzi, musika eta dantza kuttunenak agertokira eraman eta ikusleari gure kulturaren ondarean zehar bidaia bat eskaintzeko.
Taldearen zuzendari artistikoa den Juan Luis Unzurrunzagak berariaz prestatuko koreografiak eskainiko dira ikuskizunean, GEROrekin 20 urtez aritu diren musikarien laguntzarekin. Musika proposamena ikuskizunaren aberastasun bisualaren mailan egongo da. Honako hauek izango ditugu: Euskal Herriko kantari ezagunenen abestiak, euskal folklorearen parte izan diren kantu tradizionalak, belaunaldiz belaunaldi eta taldearen musikarien jatorrizko konposizioak.