Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.
1879tik, Harmonie Bayonnaise erreferentzia musikala da Baionan zein Ipar Euskal Herrian. Adin guztietako berrogeita hamar bat musikarik osatzen dute banda sinfoniko hau, eta askotariko errepertorioa eskaintzen du: musika klasikoa, jazza, soinu-bandak eta erritmo latinoak. Baionako festetan, Iruñeko sanferminetan eta beste hainbat ekitaldi enblematikotan parte hartu du, kontzertu erregularrak antolatzen ditu eta hainbat album ezagun ekoitzi ditu. Moldakortasunari eta kalitateari esker, kultura-eragile giltzarri bihurtu da eskualdean.