Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.
J Martina Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javier Jorajuriak osatutako talde nafar-bizkaitarra da. Pop elektronikoan mugitzen dira, horretarako modu pertsonal bat bilatuz, eta estilo desberdinetako erreferentziak ere integratuz. Gaur egungo soinuen bilaketa eta arte-diziplina aniztasuna agerikoak dira bere proposamenean. 2021ean lehen albuma – Jaio naiz baina – argitaratu ostean, 2024ko apirilean bigarrena kaleratu dute, Negu Gorri.
Dupla Agurainen jaiotako musika talde urbanoa da. Beñat Oribe eta Gari Uriarteren eskutik, Euskal Herriko musikaren panoraman indar sortzaile izugarriarekin azaleratu da. Bere lehen albumean, Nahieran, pop, elektronika, rap eta euskal folklorearen nahasketa paregabearekin moldeak apurtzea lortu zuten. Bere bigarren albumak, De un pueblo llamado Agurain izenekoak, bere baliabide musikalak are gehiago zabaltzen ditu, soinu berriak esploratuz. Euskarazko eta gaztelaniazko letrekin, ohiko etiketei aurre egin eta musika aniztasuna ospatzen duen soinua lortu dute.