Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Donostiako Aste Nagusia 2025: Madridejosko Udal Banda Sinfonikoa

agosto 11

Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.

Madridejos Udal Banda Sinfonikoa musika erakunde bat da, 140 urteko ibilbidea duena, eta Madridejoseko (Toledo) bizitza kulturalean funtsezko zutabea da. XIX. mendearen amaieran sortu zen, Gerra Karlisten amaieran banda militarrak desmobilizatu ondoren, musikari profesionalak hainbat herritan finkatu zirenean, Madridejosen barne, non musika-akademiak sortu eta bandaren sorrera eragin zuten.

Bere historian zehar, taldeak bilakaera handia izan du eta maila handiko kontzertuak eskaini ditu, estatuko zein nazioarteko lehiaketa eta jaialdietan parte hartuz. Bere azken lorpenen artean, 2024an “Ciudad de Cullera” Zinemako Musika Banden Estatuko XIV. Lehiaketan Lehen Saria lortu izana nabarmentzen da. Gaur egun, 100 musikari baino gehiagok osatzen dute taldea, gehienak Udal Musika Eskolan prestatuak, eta horrek belaunaldien arteko erreleboa eta interpretazioaren kalitatea bermatzen ditu. Taldearen errepertorioak obra klasikoak, pasodobleak, konposizio garaikideak eta egokitzapen sinfonikoak biltzen ditu. 2016tik, Jose Antonio Blasco Lambíes da taldearen zuzendaria, eta ikuspegi berritua eman eta asmo handiko proiektuak bultzatu ditu, hala nola Antología del pasodoble taurino bigarren CDa grabatzea eta Viento de leyenda lanaren estreinaldia.

Local

Boulevard-eko Kioskoa
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España