Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.
Trintxerpeko Musika Banda «Illumbe» 1977an hasi zen jotzen, eta Trintxerpeko jaietan eman zuen bere lehenengo kontzertua, José Luis Ocón Anteroren zuzendaritzapean. Banda osatzen duten kide guztiek Illumbe musika-eskolan eta Pasaia Musikal kontserbatorioan ikasi dute. Orain, 45 kide inguru ditu bandak, eta Pasaia Musikaleko irakasle Fran Berra da zuzendaria.