
2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.
Duela 14 urte pandemia mikrotiko batek animalien % 98 sarraskitu zituen. Duela 12 Estatu Batuetan II. Gerra Zibila hasi zen, elikagaien hornidura-katearen kolapso globalak eraginda. Duela 11 gosetea planeta osora hedatu zen. Gaur egun, ondasunik preziatuena, azazkal, hortz, matxete eta metrailadoreekin bilatu eta defendatua, esklabo liberatuenak izan ziren lurrak dira. Hori kontatzen dute Toronton estreinatutako film honen hasierako letreroek. Oraindik ez digute esaten, batzuek beren lurra defendatzen duten bitartean, milizia antropofagoak haragi bila dabiltzala. Giza haragia. Baina hau ez da Cannibal Holocaust (1980) kanadiar bat, baizik eta geure pandemiaren, Black Lives Matteren eta jatorrizko herrien eskubideen parabola bat. Ama baten eta seme baten arteko belaunaldi-gatazkari buruzko azterketa bat.