Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2025: «A Useful Ghost»

noviembre 3

2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

Cannesko Semaine de la Critique txit goren eta ausartean, Ratchapoom Boonbunchachokek AMI Paris Sari Nagusia jaso zuen. Eta bere eskubidez jaso ere, zeren eta bere filmak, Thailandiako doluaren, memoriaren eta tentsio sozial, politiko eta bizitzako tentsio garaikideen inguruko komedia beltz eta fantasiazko tonu harrigarrietan egindako esplorazioak, hori eta gehiago merezi duelako. Guztiz bitxia —zure emazte maitatuaren espiritua xurgagailu batean babesten da, arima askoz gaiztoago batek bizilekutzat duen hozkailu batek eraso egiten dizu, mamuek sexua (homosexuala) dute bizidunekin…— eta aldi berean oso mingarria eta ziurra (mamu horiek heriotzaren aurrean amore emateari uko egin ziotenenak omen dira). Ez pentsa erotu zaretenik gogora ekartzen badizue, (urrun-)urrundik, Joe Danteren Homecoming (2005).

  • Thailandia-Frantzia-Singapur-Alemania.
  • Zuzendaritza: Ratchapoom Boonbunchachoke.
  • Ekoizpena: Cattleya Paosrijaroen, Soros Sukhum, Karim Aitouna, Tan Si En / 185 Films, Haut Les Mains Productions, Momo Film, Mayana Films.
  • Gidoia: Ratchapoom Boonbunchachoke.
  • Argazkia: Pasit Tandaechanurat.
  • Musika: Chaibovon Seelukwa.
  • Muntaketa: Chonlasit Upanigkit.
  • Aktoreak: Davika Hoorne, Witsarut Himmarat, Apasiri Nitibhon, Wanlop Rungkumjud, Wisarut Homhuan.

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España