Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2025: «Deathstalker»

noviembre 3

2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

Erotu egin da aurten Locarnoko Zinemaldi zorrotza. Zeren logikoa baita guk Steven Kostanski gurtzea, makillatzaile gailena eta protesi eta efektu praktikoetan aditua. Gainera, berealdiko artisau honek The ABCs of Death 2 (2014) eta V/H/S/94n (2021) eta In a Violent Nature (2024) sarraski handian lan egin du. Frankie Freako (2024) eta The Void (2016) maisulanen autore izateaz gainera. Logikoa da gu haren aurrean makurtzea, baina benetan harrigarria da Urrezko Panteraren zinemaldiak Deathstalker hautatu izana. Hara, Locarno gutako bat da ja. Filmaren argumentua? “Dreaditak, aspaldi zendutako Nekromemnon aztiaren heraldoak, Abraxeongo erresuma setiatzen ari dira. Deathstalkerrek hilotzez jositako gudu-zelai batean kutun madarikatu bat berreskuratzen duenean, magia beltzak markatuta geratuko da”.

  • Kanada-AEB.
  • Zuzendaritza: Steve Kostanski.
  • Ekoizpena: Pasha Patriki, James Fler, Andrew T. Hunt, Michael Paszt / Hangar 18 Media, Raven Banner Entertainment, BerserkerGang Films.
  • Gidoia: Steve Kostanski.
  • Argazkia: Andrew Appelle.
  • Musika: Blitz//Berlin.
  • Muntaketa: Robert Hyland.
  • Aktoreak: Daniel Bernhardt, Christina Orjalo, Paul Lazenby, Nicholas Rice, Patton Oswalt.

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España