Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2025: «Decorado»

noviembre 5

2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

“Mundua eszenatoki zoragarria da, baina negargarria da aktoreen zerrenda”, dio Psiconautas (2015) eta Unicorn Wars (2022) filmen egilearen unibertsoan bizi diren izakietako batek, ahaztu gabe harena dela film labur kezkagarri eta biziki filosofikoa ere, 2012ko Ramiro, sucia rata hura. “Gure arteko harremana hondoa jotzen ari da, eta zuk ihes egitea besterik ez duzu buruan”, oihukatzen dio beste izaki batek bere bikotekideari artegatasuna sorrarazten duen animazioko proposamen honetan. Beste bat da hartzetako bat psikiatrarengana joaten denean, eta esaten dionean gertatzen dena benetakoa den edo amets bat besterik ez den ez dakiela, psikoterapeutak berehala lasaitzen du: “Mundu honetan ezinezkoa da amets egitea”. Uso batek hauxe botatzen dio izaki goibel bati: “Amorratu egiten nau zu bezalako parasitoak ikusteak”. Sar gaitezen eremu huxleyar batean, non egunero hartu behar den pilula bat %100ean ziurtatzen (ez) duena zoriontasuna.

  • Espainia-Portugal.
  • Zuzendaritza: Alberto Vázquez.
  • Ekoizpena: Chelo Loureiro, Iván Miñambres, J. M. Fernández de Vega, Nuno Beato, Diogo Carvalho / Abano Producións, UniKo, The Glow, Sardinha em lata, María y Arnold AIE.
  • Gidoia: Alberto Vázquez, Francesc Xavier Manuel.
  • Argazkia: Leire Acha.
  • Animazio-zuzendaritza: Pamela Poltronieri.
  • Musika: Joseba Beristain.
  • Muntaketa: Estanis Bañuelos.

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España