Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2025: «Dracula: A Love Tale»

noviembre 2

2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

Luc Bessonek esan du ez dela bereziki Beldurraren eta Banpiro Handiaren zalea. Caleb Landry Jones aktorearekin berriro lan egitea zen haren asmoa. Pertsonaiak aztertzen hasi ziren, Jesukristo, Napoleon, Gandhi, baina Bera aukeratzea erabaki zuten, Drakula. Baina ez Eggersen Nosferatu (2024) abisalaren ildo latza hartuta; gehiago Coppolaren Bram Stoker’s Draculatik (1992), zeinaren pultsio erromantiko eta tragikoa hemen aitortuko duen ikusleak plano bakoitzean, attrezzo eta jantzien pieza bakoitzean; Patrice Garcia artista bisual, ilustratzaile eta “irudien sortzaileak” iradokita kolore bioletaz tindaturiko handitasun horretan, zeinari onartzen diogun esatea banpiroa ez zitzaiola interesatzen. Onartzen diogu bai, Elisabeta/Mina antzezteko Rosanna Arquetteren alaba Zoë Bleu aukeratu izanagatik.

  • Frantzia.
  • Zuzendaritza: Luc Besson.
  • Ekoizpena: Luc Besson / EuropaCorp, LBP, TF1 Films Production, SND Films.
  • Gidoia: Luc Besson.
  • Argazkia: Colin Wandersman.
  • Musika: Danny Elfman.
  • Muntaketa: Lucas “Kub” Fabiani.
  • Aktoreak: Caleb Landry Jones, Christoph Waltz, Zoë Bleu, Matilda De Angelis, Ewens Abid, Guillaume de Tonquédec.

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España