
2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.
Henry Spencerrek, gazte depresibo eta beldurtiak, amesgaizto bitxiak sufritzen ditu txikitatik, eta irudimenaren bidez ahalegintzen da haietatik askatzen. Egun batean, bere lagun Maryk etxera gonbidatzen du afaltzera; orduan jakiten du ume goiztiar baten aita dela, gizaki ez den batena. Mary eta haurtxo bitxia Henryren etxean ezartzen dira. Bertan, erradiadorearen atzean argiztatutako agertoki batek emakume baten presentzia erakusten du. David Lynchen opera prima, zuri-beltzeko amesgaiztoa, fantasia garaikidearen sortzaile gailen eta garrantzitsuenetako baten ibilbideari hasiera eman ziona.