
2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.
Neuchâteleko Fantasiazko Nazioarteko Zinemaldiko epaimahaiak bereziki aipatua, Canneseko Zinemagileen Hamabostaldirako hautatua, eta Lisboan Zilarrezko Méliès saria jasotakoa da. Eta J’ai vu le visage du diable filmagatik Jean Vigo saria irabazitakoak zuzentzen du. Beste asko bezala, film bikain hau sorgin baten erreketarekin hasten da, eta, gero, baserri bateko hormen kontra jaurtitzen gaitu. Han, neska baten erraietan bizi den munstro batek agerraldia egiten du neskak desioa sentitzen duen bakoitzean… Pieza hau zeharo punka eta bortitza dela diote askok eta beste batzuek ez dute zalantzarik egin Eggersen The Witch (2015) filmarekin lotzeko. Benetako zeluloidean filmatua, pelikulak, helduarora iristeak eragindako oinazearen erakusgarri bikainak, pikorta asko du eta oso sofistikatua da emaitza.