 

2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.
2012an izar bihurtutako frankiziaren zortzigarren entrega. Herrialde batzuetan Beldurraren zintak (buuuu!) izenez ezaguna eta atsegin dugun jendeak, Bloody Disgusting eta Shudder Original Fims konpainiek ekoitzia. Zortzigarren entrega eta zazpi zinemagile erasoari. Besteak beste, The Daily Beast, Dread Central eta Screen Rant bezalako argitalpenek hainbeste maite duten Anna Zlokovic, eta gure artean lagun handitzat dugun Paco Plaza, Alberto Marinirekin batera Ut supra sic infra izeneko atala idatzi duena. Ez, hobe goiko kosmosa behekoarekin lotzen duen esamolde hori ozen ez irakurtzea. Eta are gutxiago hiru aldiz errepikatzea. Badakizue zer gertatu zitzaion Enrici hori egin zuenean. Telefonoa joka hasi, hartu zuen eta… Beste bost kontakizun daude. Eta soda-lata bat, argaltzeko, probatu ere egin beharko ez zenuketena, buuuu!