Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2025: «V/H/S/Halloween» + «The Creeps»

octubre 31

2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

V/H/S/Halloween (2025). AEB. 115 min

2012an izar bihurtutako frankiziaren zortzigarren entrega. Herrialde batzuetan Beldurraren zintak (buuuu!) izenez ezaguna eta atsegin dugun jendeak, Bloody Disgusting eta Shudder Original Fims konpainiek ekoitzia. Zortzigarren entrega eta zazpi zinemagile erasoari. Besteak beste, The Daily BeastDread Central eta Screen Rant bezalako argitalpenek hainbeste maite duten Anna Zlokovic, eta gure artean lagun handitzat dugun Paco Plaza, Alberto Marinirekin batera Ut supra sic infra izeneko atala idatzi duena. Ez, hobe goiko kosmosa behekoarekin lotzen duen esamolde hori ozen ez irakurtzea. Eta are gutxiago hiru aldiz errepikatzea. Badakizue zer gertatu zitzaion Enrici hori egin zuenean. Telefonoa joka hasi, hartu zuen eta… Beste bost kontakizun daude. Eta soda-lata bat, argaltzeko, probatu ere egin beharko ez zenuketena, buuuu!

  • Zuzendaritza: Anna Zlokovic (Coochie Coochie Coo), Paco Plaza (Ut supra sic infra), Casper Kelly (Fun Size), Alex Ross Perry (Kidprint), Micheline Pitt-Norman & R. H. Norman (Home Haunt), Bryan M. Ferguson (Diet Phantasma).
  • Aktoreak: David Hayon, Anna McKelvie, Samantha Cochran, Natalia Montgomery, Teo Planell, María Romanillos, Lawson Greyson, Riley Nottingham, Stephen Gurewitz, Carl William Garrison, Jeff Harms, Noah Diamond.

The Creeps (2025). Finlandia. 96 min

Ingelesez hitz egiten den finlandiar arrandia bikain honen une gogoangarrietako batean, non American way of liferen komentarioak egiten diren, gatazka larriak ekar ditzaketenak interesgarria bezain mingotsa den Death Is a Problem for the Livingen (2023) autore Teemu Nikkiren herrialdearen eta AEBn artean, protagonista, yanki bat, erdi txoriburua baino ez, elur gainean instalatutako komun eramangarri batean dago, makro monster party batean. Bere lagunetako batengandik mezu hau jaso du: “Ez irten. Honek benetako Gremlins 4 bat ematen du. Denak hiltzen ari dira!”. Nortzuk? Elurrezko panpina ibiltari eta gorrotagarriak, hizkuntza propioa dutenak eta ezerk geldituko ez dituenak. Halako film makarra da: gogoan erraz gordetzeko moduko finlandierazko hiztegi labur bat du, eta hortera izan nahi duenean, ezin hobe egiten du.

  • Zuzendaritza: Marko Mäkilaakso.
  • Aktoreak: Chris Cavalier, Veronica Jarvis, Christopher Lambert, Kheba Touray, Matti Paalanen, Ismo Leikola.

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España