2025eko Donostiako Gazteen Antzerki Topaketaren barne.
Hau ez da ezagutzen dugun XVI. mendeko William Shakespeareren Romeo eta Julieta antzezlana, 1985. urtearen bueltan Euskal Herrian kokatzen den Romeo eta Julietaren istorioa baizik. Zer gertatu zen gure herrian hamarkada hartan? Zer iritsi zaigu gazteoi urte latz haiei buruz? Euskal gatazka politikoa indarrean egon zen garaia islatu nahi da antzezlan honetan. Hala, komedia ganberro honetan muturreko ideologiek talka egiten dute pentsamolde desberdineko familietako bi kide elkarren artean maitemintzen direnean.
Fitxa artistikoa: