2025eko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Arte eta Giza Eskubideen, Haur eta Gazteen 21. ediziorako, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa.
Aurten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 3. artikuluari buruz hausnartzeko gonbitea egin diegu gazteei. Bertan, bizitzarako, askatasunerako eta segurtasunerako beharrezkoak diren eskubideak jasotzen dira. Eskubide horiek funtsezkoak dira gainerako guztiez gozatu ahal izateko, eta badakigu, gaur egun, munduko leku askotan ez direla errespetatzen. Eskubide horien guztien inguruko hausnarketaren isla aurtengo 2.000 parte-hartzaileen 1.300 obra baino gehiagotan ikus daiteke.
Sari banaketa apirilaren 13an, igandean, egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
Ordutegia (sarrera Okendo plazatik):