Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2025: egitaraua

abril 4 - abril 11

Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean eginfo da.

Asier Urbietak zuzendutako Faisaien Irla (La Isla de los Faisanes) (2025) euskal ekoizpenak inauguratuko du apirilaren 4an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia, Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatuta.

Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean garatuko da Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean eta hiriko beste gune batzuetan

Mugako thriller hau Asier Urbietak zuzendutako lehen film luzea da, eta Jone Laspiur (Ane, 2020) Goya sariduna eta antzerkiko aktore Sambou Diaby saritua ditu protagonista, Itziar Ituño eta Josean Bengoetxearen lankidetza bereziarekin, eta Asier Urbietak eta Andoni de Carlosek idatzia da, azken hau Goya sariduna Handia (2017) filmagatik.

Filma (euskaraz eta frantsesez mintzatua) sei astez filmatu zen trama garatzen den ingurune naturaletan (Irun, Hendaia eta Donostia).

Asier Urbietak hau dio filmari buruz: «Egun batean, egunkariari begiratu bat ematen irakurri nuen igande batean txirrindulari batzuek, Bidasoaren ibaiertzetik zihoazela, bi pertsonaren oihuak entzun zituztela laguntza eske, igerian muga zeharkatzen saiatzen ari zirenean, baina korrontea kontra zutela. Haien lekuan jarri nintzen eta galdera hau sortu zitzaidan: Zer egingo nuke nik? Gustura erantzungo nuke bota egingo nintzela, baina ez dut hain argi ikusten. Halako benetako gertaeretatik abiatuta garatu nuen filmaren istorioa».

Faisaien Irla (La Isla de los Faisanes) Arcadia Motion Pictures, La Tentación Producciones eta Galatea Films-en produkzioa da, La Fidèle Production-ekin (Frantzia) koprodukzioan. Apirilaren 25ean estreinatuko da zinema aretoetan, BTeam Pictures-en eskutik.

SINOPSIA

Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?

Local

EITBren egoitza. Multibox aretoa
Bilbao, Bizkaia 020 España