Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2025: «Giza Filmoteka»

abril 7 - abril 9

 
LEHIAKETATIK KANPO

Nahi ez den bakardadeak, pandemia isil batek bezala, bost pertsonatik bati eragiten dio herrialde industrializatuetan. Arazo estrukturala, zeharkakoa eta lehen mailakoa da, landa zein hiri inguruneetan gertatzen baita, adinekoengan eta gazteengan, eta kostu sozial oso handia du osasunean eta bizi kalitatean.

Giza Filmoteka mikrodokumentalen biltegi bat da, nahi gabeko bakardadea jasaten duten pertsonekin elkarlanean sortua. Pertsona bakoitzak bere eguneroko bizitza eta, ondorioz, munduaz duen pertzepzioa islatzen duen pieza bat sortzen du.

Oro har, begirada poliedrikoa osatzen dute, era desberdinetako bakardadeak jasaten ari diren edo jasan dituzten pertsonen esperientziaren gainean. Testigantza dokumental hauek sortzea, gaiari buruzko ezagutza eta sentsibilitatea pizteaz gain, informazio-iturri zuzena izan da 52 hertz antzerki ikuskizunaren testua sortzeko.

Fitxa teknikoa:

  • Espainia.
  • Zuzendaritza: José Antonio Vitoria.
  • Ekoizpena: Ados Filmak, Bidebitarte Kooperatiba.
  • Ekoizpen exekutiboa: Ione Zabala.
  • Gidoia: José Antonio Vitoria.
  • Argazkia: Beñat Revuelta.
  • Muntaketa: José Antonio Vitoria, Beñat Revuelta.
Pertsona gorrentzako azpitituluak

Bi sorkuntzak Giza Eskubideak Eszenara (ddhhaescena.com) lan-ildoan kokatzen dira.

apirilak 7 / 19:00: Gustavo
apirilak 8 / 19:00: Manuel
apirilak 9 / 19:00: Cruz

Local

Victoria Eugenia Antzokia (Dantza aretoa)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España