
Donostiako 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.
Giza Eskubideen Zinemaldian Arash T. Riahi eta Verena Soltiz zuzendarien Girls & Gods (Austria-Suitza) filmaren proiekzioa.
Feminismoa eta erlijioa batera egon daitezke? Girls & Gods beldurrik gabeko bidaia bat da, gai hau aztertzeko Inna Shevchenkok sortu eta bultzatutako proiektua. Duela urte batzuk FEMENek botere-egitura patriarkalen aurka egindako protestetan buru izateagatik ezaguna, Shevchenko protestaren ordez elkarrizketaren alde agertu da, apaiz, iman, errabino, teologo eta beste emakume aktibista batzuekin. Elkarrekin, emakumeen eskubideen eta tradizio erlijiosoen arteko arrakalari heldu eta galde egiten diote beren buruari tradizio horiek genero-berdintasuna beren baitara ekarri ahal duten eta feminismoak leku sakratuetan bere lekua aurkitu.