
Donostiako 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.
Mi querida señorita (2026). Fernando González Molina. Espainia
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak, Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatuta, eta Gehituk bat egiten dute ekainaren 28an ospatzen den Sexu askapenaren eta LGTBIQA+ harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunarekin, Mi querida señorita (2026) filmaren proiekzioarekin. Pelikulak intersexualitatean eta identitate bilaketan jartzen du fokua. Jaime de Armiñánek zuzendutako 1972ko filmaren egokitzapen librea.
Ondorengo solasaldia María Fontánek (Gehituko Sebastiane sariaren koordinatzailea) moderatuko du eta Eneko Sagardoyk (filmeko aktorea) eta Mer Gómez (intersex aktibista eta idazlea) parte hartuko dute.
Adela familia kontserbadore bateko alaba bakarra da. Familiaren antigoaleko gauzen dendaren eta katekesi-eskolen artean igarotzen ditu egunak. Amaren babesa eta intersexualitateari buruzko isiltasuna dira haren ezaugarri nagusiak. Ez du ezagutzen, baina bizitza baldintzatzen dio. Apaiz iritsi berri baten ustekabeko adiskidetasun eder batek, haurtzaroko lagun handi baten itzulerak eta Isabel izeneko emakume bat ezagutzeak kate-erreakzio bat eragin dute. Adela bere buruaren bila joango da Iruñetik Madrilera. Bertan, identitateak besteen maitasuna eta laguntza beharko dituen bere burua ezagutzera emateko.