
Donostiako 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.
Giza Eskubideen Zinemaldian Annemarie Jacir zuzendariaren Palestine 36 (Palestina-Erresuma Batua-Frantzia-Danimarka-Norvegia-Qatar-Saudi Arabia-Jordania) filmaren proiekzioa.
1936. Britainiar Agintaldiko Palestinako herrixkak britainiarren nagusitasun kolonialaren aurka altxatu bitartean, Yusuf bere landa-etxearen eta bizitasun handiko Jerusalemgo hiriaren artean noraezean dabil etorkizun baten bila, hazten ari den asalduratik harago. Baina historia gupidagabea da. Europan gero eta immigrante judu gehiago ari dira antisemitismotik ihes egiten, eta Palestinako populazioa elkartzen hasia da altxamendurik handienean eta luzeenean, britainiarren hogeita hamar urteko nagusitasunaren aurka. Gauzak horrela, talka saihestezin baterantz doaz alde guztiak, Britainiar Inperioarentzat eta eskualde osoaren etorkizunarentzat erabakigarria den une batean.