
Donostiako 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.
Giza Eskubideen Zinemaldian Erige Sehiri zuzendariaren Promis le ciel (Frantzia-Tunisia-Qatar) filmaren proiekzioa.
Marie bolikostarrak, garai batean kazetari eta orain artzain, hamar urte daramatza Tunisian bizitzen. Bere etxea babesleku bat da Naneyrentzat, etorkizun hobeago baten bila dabilen ama gaztearentzat, eta Jolierentzat, bere familiak itxaropen guztiak jarrita dituen ikasle ausartarentzat. Neska umezurtz baten etorrerak proban jarriko du haien elkartasun sena tentsio handiko giro sozial batean, eta egoera horrek agerian utziko ditu haien zaurgarritasuna eta indarra.