Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldiaren barne.
Organo Erromantikoaren 40 Nazioarteko Ikastaroa
Ikastaroa abuztuaren 5etik 9ra egingo da, batez ere, Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikako Cavaillé-Coll organoan (1863), eta Thomas Ospital izango da irakaslea. Gipuzkoako beste organo erromantiko batzuk ezagutzeko aukera ere izango dute ikasleek.