
Donostiako 2026ko Musika Hamabostaldiaren barne.
Xuxurlatu, garrasi egin, kantatu, kontatu… ahotsak ematen digu hori guztia egiteko aukera. Ipuinen bidez, saxofoien familiaren barruan aurki daitezkeen instrumentu desberdinak deskubrituko ditugu eta, haiekin, baita haien ahotsak ere.
Oharra:
Ingurune egokia ziurtatzeko eta ikuskizunak irauten duen bitartean ongizatea bermatzeko, 12 urtetik beherakoak ezin dira ikuskizunetara bakarrik sartu. Adingabeek heldu batekin edo 16 urtetik gorako laguntzaile batekin egon behar dute uneoro
«Giltzak eta hitzak«
Iraupena: 60 minutu
4 – 7 urte