Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Udalaren Txistulari taldearen kontzertua

abril 26

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du; dantza, kantu, biribilketa, obra… hiru zuloko euskal txirulak jo ditzakeen tankera guztietako musikak joko ditu udal taldea. 

Txistuaren askotariko errepertorioa erakutsi eta bi egun geroago ospatuko den San Prudentzio eguna gogoratzeko asmoz, Arabako txoko eta efemerideei eskainitako kontzertu-programa eskainiko dute txistulariek. Entzungai izango dira, beste lan askoren artean: Añana, Baranbio, Inguruko dantza, Hartzaren ehiza edo Zeledon.

Aurretik, 9etan abiatuta, erdiguneko kaleetan, diana eskainiko du taldeak.

Local

Konstituzio Plaza (Donostia) – (Arkupea)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España