Azkuna Zentroak Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako film sorta bat aurkezten du, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan.
Sail Ofizialean, Perlak sailean eta New Directors sailean proiektatutako bederatzi filmeko sorta bat da, hain zuzen, zinema-ekoizpenaren gaur egungo ikuspegiaren erakusgarria. Programak haurrentzako eta familientzako proposamenak biltzen ditu.