Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Doolin

diciembre 20

Nashvillen grabatu zuen diskoaren eta Estatu Batuetako zein Kanadako folk jaialdi eta topaketa handienetan egindako hiru urteko biraren ondoren, 2022ko amaieran, Doolin taldeak Compass Records disketxe estatubatuar ospetsuarekin grabatu zuen Circus Boy izeneko lan berria aurkeztu zuen.

Circus Boy bidaia baten istorioa da… Irlandako arrantza-herri batean hasiko dute bidaia, Doolin-en, NewYork eta Montreal bidean, Chicago eta New Orleans bila, eta, azkenik Dublin, Londres eta Parisera itzultzeko. Taldearen inspirazio iturria taldekideen abentura pertsonal eta musikalak dira. Folk irlandarra kultura afroamerikarrarekin (funka, soula, jazza, rapa), abesti frantsesarekin eta pop musikarekin nahastu du taldeak.

Doolinen sustraiak Okzitaniako Tolosan daude. Sorterria omendu nahian, eta bertako energia tarteko, ikuskizun sortu berrian Claude Nougaro-ren L’amour sorcier-en bertsio pertsonala osatu dute (Bumcello taldearen laguntzarekin).

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España