Hona hemen laburpentxo bat:
Ilargi desagertu da!! Nork babestuko gaitu Gauekotik? Orain izaki mitologikoak gizakiekin bizi dira, baina badirudi batzuek nahiago dutela antzinako ordena naturala. Pertsonaia nagusia Sua da, Mikelats eta Atarrabiren arreba. Zure lagunik onena lamia bat da. Elkarrekin, lortuko duzue Ilargi aurkitzea?
Eta mauka hau sortu dutenen info pixka bat:
Gabriela Rodríguez Brisson
Kanaria Handiko ilustratzailea, sorginen maitalea eta komikietarako narratiba bisuala eraikitzen espezializatua. Komikigintzari eta arte grafikoei buruzko goi-mailako ikasketak ditu. Hainbat webkomiki proiektu sortu ditu online munduan, eta 2024an Davidekin batera Kanaria Handi Gaztearen lehiaketa irabazi zuen komiki kategorian. Sua. Gauekoren aroa da argitaratu duen lehen lana.
David Castelo Barrios
Galizian jaioa, gaur egun Kanaria Handian bizi da. Arte ikasketak egin zituen Asturiasen, baina konturatu zen berea ez zela arkatza, baizik eta imajina eta idatz zitzakeen istorioak. Ordutik, komikien gidoiak sortzen ditu mundu propioei bizia emateko. Gabrielarekin batera Kanaria Handi Gaztearen lehiaketa irabazi zuen 2024ko komiki kategorian. Sua. Gauekoren aroa da argitaratu duen lehen lana.
Informazioa eta erreserbak:
Idatz iezaguzu info@naubis.com helbidera edo WhatsApp bidez 613076532 zenbakira.
Antolatzailea:
Draco Somnium Bizkaiko argitaletxe independentea da, liburu ilustratuak sortzera bideratua. Artea, fantasia, pedagogia eta jolasa elkartzen dira: eleberri ilustratuak, liburu interaktiboak eta artea literaturarekin nahasten duten obrak. Lan originalak sortu genituen, merkatuaren joera frenetikoetatik urrun.