Cargando Eventos

« Todos los Eventos

DRAWING FOR PALESTINE: participa con tus ilustraciones

octubre 21 - octubre 27

Drawing for Palestine Sarah Mazetti eta Andrea Antinori irudigileek asmatutako ekimena da, Gazan laguntza humanitarioa emateko dirua biltzeko, beste ilustratzaile batzuek emandako lanen salmentaren bidez.

Lehenengo edizioa Boloniako 2024ko Nazioarteko Liburu Azokan egin zen. Ondoren, TE QUIERO MUCHOn, Bartzelonan, originalen talde-erakusketa bat erakutsi zen. Ekimen horretatik abiatuz,  Irudikak Vitoria-Gasteizera eraman zuen erakusketa, printak ekoiztuz eta Euskal Herriko Ilustrazioaren Nazioarteko zortzigarren Topaketara bertaratutako artistek ekarritako piezak batuz.

Orain, EUSKAL IRUDIGILEAKek erreleboa hartu  du jarraituz, nazioartean ondo ezagutzen ditugun askotariko ilustratzaileen lan originalak erakutsiz. Erakusketa uztailaren 18tik urriaren 31ra bitartean egongo da ikusgai Bilboko Atxuri 16ko beheko solairuan, gure elkartearen egoitzan.

Piezak URNWAri bertan egindako dohaintzen bidez erosten dira, Gazako biztanleei laguntza, janaria, sendagaiak eta oinarrizko produktuak emateko.

Local

Calle Atxuri 16 Bajo
Bilbao, Bizkaia 020 España