«DUDIK P. Villabonan sei emakumek osatutako musika taldea. Loatzo Musika Eskolan sortu zen, baina orain bere bide propioa jarraitzen du proiektu berri eta berezi bati ekinez. Oztopoak eta aurreiritziak alde batera utziz egiten duten guztia bere zuzenekoetan isurtzen da. Jendea hausnartzera eta beraiek bezela gozatzera animatzen dute. Eta garrantzitsuena, hori guztia egiteko adin onenean daude.»