Beren ibilbide profesionalaren barruan, Antonio Francak eta Enrique Jugandek urte anitzetako jaiei argazkiak atera zizkieten, eta erakusketa honetan 30 urte lehenago joan gara, 1995ean.
Argazkiak Enriqueren familiak Henrike II.a Albretekoa Kultur Taldeari emandako negatiboen artxibokoak dira. Horietako ugari (20.000 inguru) Alberto Elizaldek eskaneatu zituen (familiak fitxategiak eman zizkigun). Gainerakoak pixkanaka eskaneatzen ari gara, eta 1995eko jaietakoak egin berri ditugu.