Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Dulcinea»

agosto 8

Emakume perfektua, edukazio onaren eta xarmaren eredu, historiako zaldun ibiltari ospetsuenaren andrea… Dulcineak ez du gehiago jasan nahi horren guztiaren zama.

Idealek gero eta leku txikiagoa duten mundu honetan, non etikak bide eman dion estetikari eta moralak ustelkeriari, ez du zentzurik ezinezko ametsak defendatzen jarraitzeak. Edo agian bai? Gaur egun, inoiz baino gehiago behar al dugu Dulcinea?

Agian bera da umorez, minez, ironiaz eta zintzotasun osoz erantzun diezagukeen bakarra.

Dulcinea antzezlanean Paloma San Basiliok abestuko du, nola ez, eta pianoan lagunduko dio bion bizitzan ezinbestekoa den maisu batek: Julio Awad-ek. Baina, batez ere, eta beste ezeren gainetik, INTERPRETATU egingo du –letra larriz– munduko zaldun ibiltari ospetsuenaren topikoz eta ametsez eraikitako emakume ideal hori.

Bada garaia bere istorioa berak konta dezan… Beste ikuspuntu batetik. Berak baino ez dakiena, zalduntza liburuek ez dakartena.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Paloma San Basilio
  • Konpainia: Txalo Producciones, Olympia Metropolitana eta Pentación Espectáculos
  • Testua y zuzendaritza: Juan Carlos Rubio
  • Zuzendaritza musikala: Julio Awad
  • Piano-jolea: Julio Awad
  • Antzezleak eta abeslariak: Enrique Sequero, Eva Mª Cortés, Manuel Bartoll, Claudia Molina, Jose Pardial

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España