Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Durangoko Azoka 2024: Fermin Erbitiren «Iñaki Perurena. Harria bidelagun» liburuaren aurkezpena

diciembre 5, 2024

2024ko Durangoko Azokaren barruan.

 

Liburu aurkezpena:

Iñaki Perurena gizon polifazetikoa, mirestua eta maitatua da. Leitzarra, batez ere, harri-jasotzailea da, Euskal Herriko harri-jasotzailerik ospetsuena. Harria izan du bizitzako bidelagun, eta oraindik ere hari emana bizi da, zoriontsu. Baina harakina ere bada, eta abeltzaina, aktorea, bertsozalea, historiazalea, eskulturagilea… Liburu honek Perurenari eginiko elkarrizketa luze eta sakona jasotzen du. Leitzarrak haren bizitzaren errepasoa egiteaz gain, hainbat gairi buruzko iritzia ematen du: kirola, familia, euskara, Nafarroa, Euskal Herria… Iñaki ongi ezagutzen duten lagun batzuen iritziak ere bildu ditugu, leitzarraren erretratua osatzeko balioko dutelakoan.

Ahotsenea Literatura espazioan.

Local

Landako Gunea – (Ahotsenea Literatura)
Landako Etorbidea, 6
Durango, Bizkaia 027 España