Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Durangoko Azoka 2024: Joseba Zulaikaren «Aberriaren inpaseak» liburuaren aurkezpena

diciembre 5, 2024

2024ko Durangoko Azokaren barruan.

“Ez gaude Iraultza garaian. Ez gaude Erreforma garaian. Nire tesia da inpase garaian dagoela euskal politika eta gizartea”. Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazleak, gure gizartearen bilakaeraz kezkatuta dagoen edozeini interesatuko zaion liburu hau osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei beste modu batera begiratzeko osagaiak aurkituko ditu irakurleak saiakera honetan: euskaldunak gara ala baskoak? Euskararen aberria nahi dugu ala estatu independentea? “Gizartea” ala “herria” izan behar dira ardatz gure politiketan? Behin betiko erantzunak baino, gure geldiaro honen zergatiez pentsaraziko dizun lana duzu Aberriaren inpaseak.

Ahotsenea Literatura espazioan.

Local

Landako Gunea – (Ahotsenea Literatura)
Landako Etorbidea, 6
Durango, Bizkaia 027 España